miércoles, 17 de marzo de 2010

Kleroren parte-hartzea Haraneko altxaldian


Kleroak parte-hartze nabarmena izan zuen Haraneko altxaldiaren antolamenduan

Haraneko altxaldiaren nondik norakoak ulertzeko, ezinbestez kontuan hartu beharra dago erlijioak bertan eragin nabarmena zuela eta bizitzaren alderdi guztiak baldintzatzen zituela.

Jesús Lezaunen esanetan, kleroak antolatu zuen gerra Haranean. Garaiko protagonisten artean, Mónico Azpilicueta Lezaungo apaiza, nabarmendu zen: Erreketeko burua izateaz gain, entrenamenduak antolatzen zituen Ibirikuko lautadaren aldean.

Pasadizo bat aipatzearren, ezin ahaztu Lezaungo apaizak eliza babesteko zaintzaldiak antolatu zituela, zertarako-eta gorriek erre ez zezaten. Halako gezurrek psikosi-giroa sortu zuten eta, gainera, herritarrengan presioa handia egin zen; horren ondorioz, Hareneko bizilagun ugarik familia utzi, karlismoarekin bat egin eta, erlijioaren defentsan, armak hartu zituzten.

Gauzak horrela, 1936ko uztailaren 19an, lehenengo karlistak, Abarzuzako Tertzioan sartuta, Guadarramarantz abiatu ziren. Horien artean, Haraneko lau apaiz zeuden: lehenago aipatutako Lezaungo apaiza; José Ulibarri, Ugarreko apaiza; Luis Lezaun, Murilloko apaiza; eta Alejandro Pagola, Iruñelako apaiza.


No hay comentarios:

Publicar un comentario